BERRIAK ZABALDU
Bizkaiko zozketaren zenbaki sariduna 1997 da






Irakurketa:

Pasaden Martxoaren 30ean Urduñan Ikasle Abertzaleaken 25. urteurrenaren dinamika aurkeztu genuen. Bertan, urteurrenari egozten genizkion helburuak eta horren baitan burutuko genituen ekimenen berri eman genuen, hilabeteetako planteamenduak abiaraziz, maila lokalean zein nazionalean.

Bide honetan egindako ekimenak eta dinamikak, anitzak izan dira: Aurpegi historikoen prentsaurrekoetatik hasita, ikasle egun lokalak, gure herrietako militante ohiei elkarrizketak eta esperientzia trukaketen grabaketa besteak beste. Ibilbide guzti hau borobiltzeko, Azaroaren 16an Donostian Azken ikasle dantza jaialdia ospatzea erabaki genuen.

Ibilbide honi egotzitako helburu politikoak bete direla badakigun arren, bukaerako ospakizun festak izan duen jarraipen eskasa medio, Azken Ikasle Dantza koste ekonomiko handidun ekitaldia denez eta antolakundearen jarduera politikoa gauzatzeko ez zaigunez bideragarri jaialdia bertan behera uztea erabaki dugu.

Guzti honek ondorioztatzera garamatza, gure jardunaren bermea Militanteok eta ikasle mugimenduak egunerokotasunean egiten dugun lana dela. Horregaitik, Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeko erabakian berresten gara.

Hau ez da ezerren amaiera, beste 25 urtez aurrera jarraituko dugu, Euskal Eskola Nazionala baitugu irabazteko.

Zorroztu arkatzak eta altxa!!!
Dantzatzen jarraituko dugu!!!
Gora Ikasle eta Abertzaleak!!!

Oharra: Nahi izatekotan sarreren dirua erosi den tabernan bueltatuko da

Uribe Kostako Ikasle Abertzaleek Azaroaren 16an Donostian burutuko den Azken Ikasle Dantzara joateko deialdia luzatu dute. Horretarako, eskualdeko atzo eta gaurko ikasleak bildu eta Sopelako Kurtzio Kultur Etxean prentsaurrekoa burutu dute.
www.egiozueuskaraz.com eta Gasteizko IAren eskutik:








Gaurkoan Azken Ikasle Dantzaren nondik norakoak aurkeztu ditugu Donostian.

25. urteurrenaren harira egiten ari garen bezala, gaurkoan ere, IAn aritutako “ezohiko” ikasleak gonbidatu ditugu aurkezpenera: Galder Gonzalez, Ainara Rodriguez, Asier Lauzurika eta Haizea Solagurenbeaskoa.

Laurek euren bizipen pertsonaletatik IA nola bizi izan duten kontatu digute eta baita eurek IAri egin dioten ekarpena azaldu.

Galderrek IAn aritu izanagatik den pertsona dela azaldu du. “IAk pertsona hobea egin nau” adierazi du Altsasuko gazteak. “Ikasle antolakundean militante izatea zer den ikasi nuen”.

Ainarak Bolognaren hasierako urteetan kokatu du bere militantzia IAn. Adierazi duenez, “mamu bat bazetorrela bagenekien. Tantaka genuen Bolognaren inguruko informazioa baina gure hezkuntza ereduaren kontra zihoala argi izan genuen hasieratik”.

Asierrek berarentzat eskola gisa kokatu du ere IA. “Eskolatik haratagoko eskola izan da, pertsona bezala hezi gaituen iraultzaile eskola”.

Haizearentzat, ordea, borrokarako gune zabala izan da ikasle antolakundea. Gainera, “momentu oso onak eman badizkit ere, bizitzako momenturik txarrenak ere biziarazi dizkit” adierazi du.

Euren bizipenekin bukatutakoan, bakoitzak Azken Ikasle Dantzari dagokion aurkezpena egin du ondorengo datuak aipatuz:

Azken Ikasle Dantza, azaroak 16, Ilunbe, Donostia

18:00 25urte ekitaldi nagusia (Atzoko eta gaurko ikasle antolakundeko aurpegiz osatua)
Ondoren:
Gose
Bad Sound Sistem
Ze Esatek
Betagarri
Las Tea Party Djs

Gainera, Betagarriren kontzertua berezia izango dela gaineratu dute, izan ere, 1998an Betagarrik sortu zuen “10 urtez ikasle eta abertzale” kantua. Lehenengo Ikasle Egunerako kanta egin zuen Betagarrik orduko Dimako jaialdirako. Betagarrirekin batera, baina, urte guzti hauetan Ikasle Abertzaleak-entzat kantuak sortu dituzten lagun guztiak izango ditugu IArentzat sortutako kantuak zuzenean jotzen. Dank taldea, Amurriorako Ze Esatek-ek prestatutakoa, Amaiurren “urtez urte tantaz tanta”, Edan-en “Itzartu ikasleria”, 20. urteurreneko Anger-en “Iraultza Haziak”, Arrasaterako Des-Kontrol-ek egindakoa, azken kongresurako On taldearena... denak izango dira Betagarrirekin batera. Baita Doctor Deseoko Francis ere.

Autobusen ordutegiakk, sarreren salmenta lekua eta bestelako informazio guztia www.azkenikasledantza.tk helbidean topa daitekeela gaineratu dute lau ezohiko ikasleek.
Ikasle Abertzaleak antolakundearen 25. urteurrenaren harira 1998tik gaur arte IArentzat sortutako kantuen bertsioen CDa kaleratu da. Bertan, besteak beste, GOSEren "25 urteurrena", Betagarriren "10 urtez ikasle eta abertzale" edota Amaiurren "Urtez urte, tantaz tanta" kantuen moldaketak topatuko ditugu. Abestiak deskargazteko aukera dago.

"Egin gaitu iraultzak" 2013 - @hankahutsik + @okerreko
"25. urteurrena" 2013 - GOSE 
"EH hezkuntzatik eraiki" 2012 - Eratu 
"Libre" 2011 - Maldan Behera 
"Bildu, erabaki, borrokatu" 2010 - Runbagerrilla 
"Geroa geure kolorez" 2009 - Skakeitan 
"Iraultza haziak" 2008 - Pentatonix Folk 
"Itzartu ikasleria" 2007 - Luz de putas 
"Urtez urte, tantaz tanta" 2006 - TikTara 
"Oraina irauliz, geroa eraiki" 2003 - Hurmurao 
"Bidea argitzen" 2001 - 2zio 
"Euskal mundu berria sortu" 2000 - Elektro Pott Banda
"10 urtez ikasle eta abertzale" 1998 - Legez kanpo
"Bonus track (olerkia)" - @hankahutsik + @okerreko



TALDEAK IKUSI
Shot! Estudioetan eraikia izan da “25. urteurrena” kantua. GOSE taldeak sortu du eta Mikel Klementeren laguntzarekin bideoklipa ere grabatu dugu.

“A revolution is the solution” edota “zorroztu arkatzak eta altxa” bezalako esaldiekin, dantzan eta borrokan jarri nahi izan du ikasleria Arrasateko hirukoteak.

BilboRock aretoan egin dugu azken ikasle eguna izanen den Azken Ikasle Dantzaren aurkezpena. Honetarako, IAko kide eta bozeramaile izandako Unai Txurruka, Ainoa Mendibil, Maite Kintanilla eta Ikoitz Arrese izan ditugu.

Gainera, ekimen handi honetarako GOSE taldeak sortutako abestia izan dugu protagonista. Hirukote arrasatearra ere gurekin izan da aurkezpen ofizialean.

Urduñan egin dugu Ikasle Abertzaleak antolakundearen 25. urteurrenaren aurkezpen ekitaldia, martxoaren 30ean.

Bertan, atzoko eta gaurko ikasle iraultzaileen presentzia izan dugu. Lehenengo agerraldi honetarako Marian Beitialarrangoitia, Azaitz Garcia, Garbiñe Urra eta Aitzol Gandiaga izan ditugu gurean.


Ainhoa Mendibil ez-ohiko ikasle elgoibartarrak sortu du Ikasle Abertzaleak-en 25. urteurrenerako poema. “Egin gaitu iraultzak” izenburupean, 25 urte hauetako jarrera eta borrokak islatzen ditu olerkiak.